Ludendorff, Erich
Alemaniar militarra (Kruszewnia, Posnania, 1865 - Munich, 1937). 1911-1912 urteetan, gerrarako Schlieffen planaren erredakzioa egin zuen eta guztiz ezagun egin zen Lehen Mundu Gerraren hasieran (Liejako konkista, Tannenberg-eko eta Mazur aintziretako garaipenak). 1916ko abuztuan Hindenburg alemaniar gudarostearen buruzagi nagusi egin zuten eta Ludenddorf haren lehen laguntzaile izan zen. Gerrazale porrokatua izan zen, baina Foch mariskal frantsesaren garaipenen ondoren (1918ko urria) postutik kendu zuten. Geraren ondoren, politikara jo zuen eta eskuin muturreko nazionalismo antisemitaren eledun bihurtu zen. 1923an Municheko kolpe saioa antolatu zuen Hitler-ekin batean, 1924an diputatu nazional-sozialista aukeratu zuten eta lehendakaritzarako hautagai izan zen 1925ean.