Luderitz
(Antzina, Angra Pequeña). Namibiako hegoaldeko hiria eta portua, Ozeano Atlantikoaren ertzean. 6.460 biztanle. Ekonomia jarduera nagusiak arrantza (otarrainak, sardinak) eta industria (janari industria) dira. v Historia. Adolf Lüderitz alemaniar negoziogizonak portugaldarrei erosi zien Angra Pequeñako portua 1883an. Hurrengo urtean alemaniarren mendeko kolonia bihurtu zen.