Lourdes
(Gaskoieraz, Lourde). Frantziako hego-mendebaleko hiria, Bigorran (Pirinio Garaiak), Paueko ibaiaren ertzean, Pirinio mendikatearen erdialdeko oinetan. 18.096 biztanle. Aipagarri dira X. mendeko eliza, XIV-XVI. mendeetako gaztelua, XV. mendeko dorrea eta XIX. mendeaz geroztik egin diren otoizlekuak eta basilikak. v Historia. Fededun katolikoen erromesgune nagusietakoa da 1858az geroztik. Urte hartako otsailaren 11n Bernadette Soubirous 14 urteko neskatoari Ama Birjina agertu omen zitzaion eta mota horretako 17 ikustaldi izan omen zituen; azkenekoetan lekuko ugari egokitu izan ziren.