Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lopez, Francis

(Jaiotza izena, Francisco López). Frantses musikagilea (Montbeliard, 1916 - Paris, 1995). Aita Euskal Herriko Hegoaldekoa eta ama Iparraldekoa zituen. Donibane Lohizunen eta Pauen bizi izan zen, eta han biolontxelo eta piano ikasketak egin zituen. Raymond Vincy libretista ezagutu zuenean, gerra ondoko lehen opereta, La Belle de Cadix (Cadizeko emakume ederra) idatzi zuten biek lankidetzan. Hogeita hamazazpi urtez egin zuten lan elkarrekin. Francis Lopezek Luis Marianorentzat konposatu izan du gehienbat, haren heriotza arte. Musika lan aipagarrienen artean ditu: Quatre jours à Paris (1949, Lau egun Parisen), Le Chanteur de Mexico (1951, Mexikoko kantaria), Méditerranée (1955), Le Secret de Marco Polo (1962, Marco Poloren sekretua), Le Prince de Madrid (1967, Madrilgo printzea), Gipsy (1972, Ijitoa), Fiesta (1975), Viva Mexico (1978), Fandango (1987).