Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

López, Maider

Gipuzkoar pintore eta eskultorea (Donostia, 1975). 1996an lizentzia lortu zuen arte ederretan, pinturaren alorrean, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta urte berean, Erasmus beka baten bidez, Londreseko Wimbledon School of Arts-en ikasi zuen. Londreseko Chelsea College of Arts and Design School-en Pintura masterra egin zuen 1999an. Beste hainbat sari eta beka ere eskuratu ditu, eta 1998an aurreneko aldiz Gure Artea erakusketan parte hartu zuenetik, taldekako erakusketa garrantzitsuetarako hautatu dute bere lana, besteak beste Pontevedrako Bi Urtekoan eta Gure Artea eskusketan, 2000. urtean bietan. Estiloari dagokionez, joera postminimalistetan kokatzen dituzte bere margolanak, koadroaren eta espazioaren arteko harremanak aztertu nahia baita bere lanen helburu nagusia.