Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

López Vicuña, Vicenta María

Nafar moja eta santa (Cascante, 1847 - ?, 1890). Erietxeetatik irteten ziren gaztetxoentzako egoitza sortu zuen Madrilen (La Casita) 1866an. Oinarrizko ikasketak, aritmetika, etxeko lanak eta abar irakasten zien haurrei. Zaragozan beste egoitza bat zabaldu zuen 1878an eta kongregazio berria izan zenaren Konstituzioa idatzi zuen urte berean. Vatikanok, apezpikuak lagun, onartu egin zuen Religiosas de María Inmaculada para el Servicio Doméstico kongregazio berria. 2.000 mojatik gora ditu gaur egun kongregazio horrek mundu guztian. Pio XII.a Aita Santuak (1950) eta Pablo VI.ak dohatsu egin zuten.