López Portillo, José
Mexikoko estatu gizona eta ekonomialaria (Mexiko, 1920). Partido Revolucionario Institucional (PRI) alderdiko kide egin zen 1945ean. Ministro kontseilaria, lehendakaritzako idazkariordea eta estatuko argindar erakundeko lehendakaria izan zen Finantzetako ministro izan baino lehen (1973-1975). 1976ko hauteskunde orokorrak irabazi zituen PRI alderdiaren eskutik.