Locatelli, Pietro Antonio
Italiar musikagile eta biolinista (Bermano, 1695 - Amsterdam, 1764). Corelli-ren ikasle izan zen Erroman. 1729. urtean Amsterdam-era joan zen eta ia bizitza osoa han eman zuen. Biolinista bikaina izan zen eta efektu eta teknika berriak asmatu zituen. 12 Concerti grossi (1721) idatzi zituen, L’ arte del violino, 12 kontzertu dituena eta 24 kapritxo harizko musika tresnetarako, 6 biolin kontzertu, 6 trio harizko musika tresnetarako eta sonatak, besteak beste.
- lobi
- Lobo Antunes, Antonio
- Lobo, Baltasar
- lobotomia
- lobulu
- Locatelli, Pietro Antonio
- Locen
- Locke, John
- Lockheed
- lockout
- Lodge, Henry Cabot