Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lockout

iz. Ekon. Ugazabak fabrika edo fabrikak aldi baterako ixtea, langileak soldatarik gabe utziz. Lockoutez baliatuz ugazabek langileak mehatxatzen dituzte, lan-baldintza berriak ezartzeko edo langileen eskakizunei aurre egiteko. Lockoutaren zilegitasuna lan-zuzenbidearen arazorik eztabaidatuenetako bat da, eta zuzenbideko testu gehienek ez dute onartzen, Hego Amerikako zenbait herrialdetako konstituzioek izan ezik.