lobotomia
iz. Med. Kirurgia ebakuntza, garuneko lobulu prefrontala eta dientzefaloa lotzen dituzten ehunak ebakitzean datzana. Psikosi kasu larri batzuetan erabili izan da edo tumore gaiztoek eragiten dituzten oinaze jasanezinak arintzeko. Estuasuna gutxitu egiten du, baina ondorioak larriak izan daitezke, epilepsia eta nortasunaren aldaketak sortzen baititu.