Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lobo Antunes, Antonio

Portugaldar eleberrigilea (Lisboa, 1942). Psikiatria ikasi zuen, eta Afrikan lan egin zuen psikiatra moduan gerra kolonialaren garaian. Orduko bizipenak, haurtzaroko oroitzapenak, “Krabelinen iraultza” delakoaren ondoko etsipena eta maitasun gorabeherak dira bere idazlanen ardatz nagusiak. Idazlan aipagarrienen artean ditu: Os Cus de Judas (1979), Auto dos Danados (1985), Tratado das Paixões da Alma (1990, Pasioen tratatua), A Ordem Natural das Coisas (1992, Gauzen ordena naturala), A morte de Carlos Gardel (1994, Carlos Gardelen heriotza) eta Inkisidoreen eskuliburua (1997).