Linder, Max
(Jaiotza izenez, Gabriel Leuvielle Linder). Frantses zinema antzezlea (Saint-Loubès, 1883 - Paris, 1925). Ospe handia izan zuen 1910-1920 urteetan. Parisko zalduntxoaren irudia eman zuen, beti tente eta dotore; Max izen soila erabiltzen zuen. Denborak orduan izan zuten barregarritasuna kendu die haren filmei. Esan beharra dago ordea, Linderenganako zordun direla Chaplin, Marx anaiak eta beste antzezle komiko asko.