Linde, Karl Ritter Von
Alemaniar asmatzailea eta industriaria (Berndorf, Frankonia, 1842 - Munich, 1934). Tenperatura aldatzeko sistema bat asmatu zuen eta ikerketak egin zituen hotzaren inguruan. Ikerketa horien ondoren hotzaren industria indartzen hasi zen: 1873an konpresio bidezko hozkailua asmatu zuen eta 1895ean airea kopuru handietan urtzeko prozedura bat prestatu zuen. v Linde–ren prozesua. Airea isurkari bihurtzeko sistema. Aireari, lehortu eta karbono anhidridoa kendu ondoren, 200 atmosferatako presioa egiten zaio, eta bitartean hoztu egiten da. Azkenean, zabaltzen uzten da, entalpia aldatu gabe. Gas hotz hori berriro hozten da, gasa kondentsatu arte. Isurkari bihurtutako airea Dewar-en ontzietan (ik. Dewar, sir James) biltzen da, –19° C–tan.
- linburtze
- Lincoln, Abraham
- Lincolnshire
- Lindbergh, Charles
- Lindblad, Bertil
- Linde, Karl Ritter Von
- Linder, Max
- Lindgren, Astrid
- Lindstrom, Merethe
- Lindux
- linea