Lindstrom, Merethe
Norvegiar idazlea (1963). Norvegiako idazleen azken belaunaldiko idazle nagusietako bat da. Haur literaturako liburu eta ipuin ugari, hainbat kontakizun eta eleberri bat idatzi ditu. Bere kontakizunen protagonista hogei urte inguruko emakumeak izaten dira, beren buruaren jabe izateko grinaz dibortziora jo duten gurasoen alaba gazte, bakarti eta ilusio gabeak, bizitzan helbururik aurkitzeko gauza ez direnak, ezta itxuraz familia osatzeko gauza ere. Emakume honen lanetako batek Alemaniako nazioarteko kontakizunen lehiaketa irabazi zuen: Desagertua, baina faltan igarria (1988).