Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lincolnshire

Ingalaterrako ekialdeko konderria, Ipar Itsasotik Humber ibaiak eraturiko estuariora bitartean hedatzen dena. 5.885 km2 eta 567.300 biztanle. Hiriburua, Lincoln. Hiri nagusiak: Boston, Sleaford, Grantham eta Grimsby. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (garia, garagarra, bazka landareak, zaldi eta zerri azienda) eta mea ustiakuntza dira. Industria gehiena Grimsby hiriburuan dago.