Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Linburgo

(Fr., Limbourg; Nederlanderaz, Limburg). Europa erdialdeko eskualdea, Herbehereen eta Belgikaren artean dagoena. Izen bereko bi probintziek osatzen dute. Belgikako Linburgo (2.422 km2 eta 741.000 biztanle; hiriburua: Hasselt) eta Herbehereetako Linburgo  (2.169 km2 eta 1.100.000 biztanle; hiriburua: Maastricht). Ikatz mea zabalak ditu eskualdeak.  v  Historia. Hasieran dukerria izan zen eta Herrialde Batuaren eta espainiarren mendeko Herbehereetan banatua izan zen 1648an. 1815ean bat egin zuten Nederlandeko erreinuarekin, baina 1839ko belgikarren eta alemaniarren arteko hitzarmenaren ondorioz Belgika, Alemania eta Herbehereetako estatuen artean banatu zen jatorrizko Linburgo.