Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lezaun

Nafarroako udalerria (Lizarrako merindadea). 1999ko datuen arabera, 283 biztanle ditu (lezaundarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (garia, garagarra, patata, bazkarako landareak, lekadunak) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zerri azienda) dira (beharginen % 56). Azken urteotan nolabaiteko garapena gertatu da industriaren alorrean (zurgintza, eraikuntza). Aipagarri dira XI-XVI. mendeetako San Pedro parrokia eliza erromanikoa (XVII. mendeko erretaula nagusi barrokoa), XIII. mendeko San Kristobal ermita, egitura bereko Santa Barbara ermita eta XVI-XVIII. mendeetako etxe handiak.  v  Historia. 1209. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Lezaungo herria. Deierri udalerriaren mende egon zen 1952an udalerria osatu zuen arte.