Lezama
Bizkaiko udalerria (Txorierri eskualdea). 1997ko datuen arabera, 2.056 biztanle ditu (lezamarrak). Hizkuntza banaketa 1996an: 1.428 euskaldun, 298 ia euskaldun eta 298 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusia industria da (altzairugintza, zurgintza, eraikuntza; beharginen % 54). Dena dela langile askok bigarren lanbide ditu baserriko lanak (barazkiak, patata, behi azienda). Aipagarri dira XII. mendeko Andre Maria Lezamako eliza, Kristoren ermita eta Lezamako dorrea. Udalerriaren eremuan dago Athletic de Bilbao futbol taldearen egoitza.