Lezaun, Jesus
Nafar ikertzaile eta irakaslea (Arizala, 1925). Iruñeko Seminarioan egin zituen lehenengo ikasketak eta ondoren Erroman jarraitu zituen. Erroman apaiztu zen. Teologian doktore da Nafarroako Unibertsitatean, eta zuzenbide kanonikoan lizentziaduna. Iruñeko Seminarioan, Teologia irakasle izan da urte askoan, eta 1965 eta 1967 artean Seminario bereko errektore izan zen. Nafarroako katedralean bederatzi urtez kanonigo lanetan ibili zen. Hainbat jardunaldi, aldizkari eta egunkaritan lankide izan da. Gaur egun Euskal Herriko Apaizen Koordinadorako kide da eta erretiroa hartuta dago.
- Lezaeta
- Lezain
- Lezama Lima, José
- Lezama
- Lezama
- Lezaun, Jesus
- Lezaun
- Lezesarri
- Leziñana Oka
- Leziñana
- lezitina