Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lezama

Arabako mendebaleko udalerri ohia, egun Amurrioko udalerriaren eremuan dagoena (Arabako Kantaurialdea). 274 biztanle. Herrigune hauek osatua zen Lezamako udalerri ohia: Astobiza, Baranbio, Larrinbe, Lekamaña, Lezama (herriburua) eta Soratxo. Udalerri ohiaren hegoaldetik Ibaizabal ibaia igarotzen da eta mendebaletik Altube ibaia. Hizkuntza, gaztelania. Euskara herri guztietan XX. mendearen azken urteetan galdu da, Baranbion izan ezik, horretan oraindik euskaraz hitz egiten baita. Aipagarri dira San Martin parrokia eliza erromanikoa, San Prudentzio ermita barrokoa eta Larrako dorretxea.