Lexantzü-Zünharre
Zuberoako udalerria, Atharratze-Sorholüzeko kantonamenduan, Basabürüan. Mugak: iparraldean Aloze-Ziboze-Omizegañia, ekialdean Liginaga-Astue, mendebalean Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, eta hegoaldean Ligi-Atherei eta Etxebarre. Garaiera, 236 m. 3,43 km2 eta 83 biztanle (lexanztarrak; zünharrarrak). Auzo nagusiak: Lexantzü, Zünharre eta Aran. Uhaitzandi ibaia igarotzen da udalerriaren ekialdetik. Euskara, zuberera; euskaldunak, % 93. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (barazkiak, artoa, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (ardiak) dira. v Historia. 1327. urteko dokumentu batean aipatzen dira lehen aldiz Lexantzü eta Zünharreko herriguneak. 1842an bi herriek bat egin zuten udalerri bakarra osatzeko.