Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lepagogor

iz. Med. Lepoaren eta buruaren okerdura. Lepoko giharren eritasun batek eragindakoa izaten da lepagogor mota arruntena, nahiz eta jaiotzetiko lepagogor mota bat ere (gihar esternokleidomastoideo baten esklerosiarekin lotua) ezagutzen den. Lepoko giharren gehiegizko uzkurdurak eragiten ditu jaiotzetikoak ez diren lepagogorrak. Lepoko giharren gehiegizko uzkurdura hori hotzak, mugimendu bortitzegi batek, birus batek edo ondoko organoen hanturak eragindakoa izan ohi da.