Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leovigildo

Hispaniako bisigodoen erregea 573-586 urteetan (586. urtean Toledon hila). Bisigodoen garaiko errege nagusia izan zen, eta sueboen erreinua menderatu zuen. Arrianismoaren jarraitzaile sutsua zen eta fededun guztiak dotrina horretara biltzen saiatu zen etengabe, katolikoen kaltetan, haien aurkako jazarpen odoltsuak zuzendu baitzituen. Baskoiak menderatzen saiatu zen eta haien matxinada bat deuseztatu zuen 581. urtean. Elezahar baten arabera, Victoriaco (egungo Gasteiz hiriaren inguruan) hiria sortu zuen, garaipen hura ospatzeko. Toledon finkatu zuen bere gortea eta erabat zentralizatu zuen administrazioa.