Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lepanto

(Gr. Naupaktos). Greziako hiria, Korintoko golkoan.  v  Lepantoko gudua. Izen bereko golkoan 1571. urtean gertatu zen itsas armada turkiarraren edo otomandarren eta Liga Saindua osatzen zutenen (Vatikanoko lurraldeak, Espainiako koroa, Venezia) arteko gudua. Ligako itsas armadako buruzagia zen Joan Austriakoak kristauen aldeko garaipena lortu zuen, eta hala urrundu zen Europa musulmandarren esku geratzearen arriskua.