Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leotz

Leotzeko udalerriko herriburua (Erriberriko merindadea, Nafarroa). 30 biztanle. Euskara XIX. mendearen bukaeran galdu zen. Aipagarria da Erdi Aroko jatorria duen San Esteban eliza (XVI eta XVII. mendeetan zaharberritua).  v  Nafarroako ibaia, Zidakos ibaiaren ezkerraldeko adarra. 18 km. Izkoko mendien hegoaldean du iturburua eta Orba ibarreko lurrak ureztatzen ditu ura Zidakos ibaian hustu aurretik.