Leon, santua
IX. mendean, euskaldunak kristautzeko asmoz Baionan bizi izan omen zen santu kristaua. Elezaharren arabera, Rouen-eko hiri frantsesean jaio eta apezpikutegi bat sortu zuen Baionan. Normandiarren eraso batean hil omen zen Baionan bertan IX. mendearen amaieran. Egia ala gezurra, Baionako patroia da San Leon XI. mendeaz geroztik.