Leon IIIa Isauriarra
Bizantziar enperadorea 717-740 bitartean (Germanicia, Commagene, Siria, 675 - Konstantinopla, 741). Konstantinopla hartu eta enperadore izendatu zuen bere burua. Inperioa berriro antolatu zuen eta arabiar eta bulgariarren erasoetatik libratu. Sizilia eta Tesalonikako matxinadak ere saihestu zituen 718. eta 720. urteetan eta semea izendatu zuen ondorengo (Konstantino V.a). Zuzenbidea, finantza-mundua eta administrazio militarra berriro antolatu bazituen ere, istilu larriak ekarri zituzten erlijio munduan gauzatu nahi izan zituen berrikuntzek (ikonoak erabiltzeko debekua, etab.) eta, ondorioz, Erromarekiko haustura etorri zen eta Italia galdu zuen.