Leo, Leonardo
Musikagile eta biolontxelo-jotzaile italiarra (San Vito degli Schiavi, Lecce, 1694 - Napoli, 1744). Napoliko Errege kaperako organista izan zen 1716. urteaz geroztik. Eliza musika, oratorioak, operak eta musika tresnetarako obrak idatzi zituen. Biolontxeloa ezagutarazi zuen Italian. Obra nagusiak: La clemenza de Tito (1735), Demofoonte (1741) eta Santa Elena Guruzbidean.