lemming
iz. Zool. Krizetidoen familiako zenbait ugaztun karraskariren izena. Txikiak eta oso isats-motzak dira. Akuriaren, saguaren edo untxi txiki baten antza izan dezakete. Lemmus, Myopis, Dicrostonyx eta Synaptomys generoetako karraskariak ezagutzen dira lemming izenaz. v Lemming arrunta (Lemmus lemmus). Akuriaren antzekoa da, 14 cm inguru da luze, gorputz sendokoa, buru-handi samarra, eta belarri motzak dituena; ile luze marroi horixka izaten du, hori zurixka sabelaldean, buru eta besagainetan berriz beltza. Hanketako behatzak ere, gain eta azpi, ilez estaliak ditu. Finlandiako, Norvegiako eta Errusiako iparraldean ibiltzen da talde handiak osatuz eta belarra eta auka janez. Oso animalia ume-sarria da, eta hainbat urtez behin, gehiegi ugaritzen denean, hegoaldera migratu behar izaten du. v Lemming sagua. Synaptomys generokoa, satitxuaren antzekoa, Ameriketako ipar eta ipar-mendebalean bizi dena. v Basoko lemminga (Myopus schisticolor). Eskandinaviako eta Siberiako pinu-basoetan bizi dena.