Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lelosin

iz. Bot. Lekugien eta asunaren antzeko landare belarkara, lore-ezpaindunen familiakoa, atal guztiak iletsuak dituena (Galeopsis tetrahit). Familia bereko bi landare mota horiek bezala zurtoin tentea du, baina honek adartsua du. Loreak ezpaindunak izaten ditu eta kolorea gorria. Herri sendagintzan gosea egiteko eta digestioa errazteko erabiltzen da.