Leloir, Luis Federico
Frantses jatorriko biokimikari argentinarra (Paris, 1906 - Buenos Aires, 1987). Buenos Airesen, Ingalaterran eta Estatu Batuetan kimikako ikasketak egin ondoren Buenos Airesen hartu zuen bizilekua, eta hiri hartako unibertsitateko biokimikako sailaren zuzendari izan zen 1964az geroztik. Gluzidoen metabolismoan parte hartzen duten gai ugari bakartu zituen eta 1970ean Kimikako Nobel saria irabazi zuen.