Lem, Stanislaw
Poloniar idazlea (Lvov, 1921 - 2006). Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren medikuntza ikasketak egin zituen. Matematikei eta zibernetikari buruzko lanak egin zituen batez ere, eta Poloniako astronautikako elkarteko sortzaileetako bat izan zen. 1973tik Krakoviako unibertsitateko literatura irakaslea zen. Zientzia fikziozko eleberri ugari argitaratu zituen (Solaris, Ikerketa, Roboten historiak, etab.)