Leloren kantua
Juan Antonio Mogelek Ibargüen-Cachopín-en kronika argitaragabean aurkituriko poema epikoa. Humboldtek eman zuen argitara, kantabriarren eta erromatarren arteko gatazkari buruz ari zelakoan. Hamalau ahapaldi ezagutzen dira, ulertzeko zailak, eta bizkaieraz idatzita daude. Juan Carlos Guerra ikerlariak dioenez, Anton de Bedia, Carlos V.aren zerbitzaria izan liteke egilea, XVI. mendekoa, beraz.