Lekuine
Lapurdiko udalerria, Hazparneko kantonamenduan. 1999ko datuen arabera, 289 biztanle (lekuindarrak). Bonloc du izen ofiziala. Aran ibaiak igarotzen du udalerria. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 85. Ekonomia jarduera nagusia laborantza (artoa, barazkiak, bazkarako landareak) eta abeltzaintza (ardi azienda) dira. v Historia. Ecclesia de Bono-Loco izenaz ezagutzen zen erietxe bat izan zen 1186. urteko dokumentu baten arabera. Santiago Bidearen erdian dago eta Serorateia etxean hartzen zuten ostatu erromesek. Bertako eliza Orreagako abade etxearen mende egon zen.