Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Legutio

Arabako udalerria (Gorbeia Inguruak eskualdea). Legutiano du izen ofiziala. 1997ko datuen arabera, 1.337 biztanle ditu (legutiarrak). Hizkuntza banaketa 1996an: 483 euskaldun, 184 ia euskaldun eta 620 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusiak industria (makineria, plastikoak, hodiak) eta nekazaritza dira. Aipagarri dira San Blas parrokia eliza zaharberritua, San Roke ermita, Santa Maria Madalenako ermita eta harresiko atea. 1333. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Legutioko herria. Urte horretan bertan jaso zuen hiri gutuna Alfontso XI.a Gaztelako eta Leongo erregearen eskutik. Gerra Zibilaren garaian gudu latzak gertatu ziren herriaren inguruan.  v  Legutioko udalerriko herriburua (Gorbeialdea, Araba). 972 biztanle. Aipagarria da San Blas parrokia eliza zaharberritua.