Leguía y Salcedo, Augusto Bernardino
Perutar politikaria eta finantza gizona (Lambayeque, 1863 - Bellavista de Callao, lima, 1932). Peruko Errepublikako lehendakari hautatua izan zen 1908-1912 urteetan eta guztiz erregimen autoritarioa ezarri zuen urte horietan. Haren agintaldia amaitu zenean erbesteratu behar izan zuen baina 1918an haren alde agertu ziren militarrak eta estatu kolpe batez (1919) aginpidera iritsi zen berriro ere. Legebiltzarra deuseztatu ondoren lehendakari izendatu zuen bere burua eta diktadura zorrotza ezarri zuen. Aginpidetik eraitsia izan zen 1930eko kolpe militarraren ondorioz.
- Leginetxe
- Legizamon
- legoa
- Legorreta
- Legris, Manuel
- Leguía y Salcedo, Augusto Bernardino
- legumina
- Legutiano
- Legutio
- Lehár, Franz
- lehen