Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Legorreta

Gipuzkoako udalerria (Tolosaldea eskualdea). 1997ko datuen arabera, 1.414 biztanle ditu (legorretarrak). Hizkuntza banaketa 1996an: 1.229 euskaldun, 133 ia euskaldun eta 242 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusiak industria (papergintza, zurgintza, metalurgia, ehungintza, makineria, eraikuntza; langileen % 63,7) eta zerbitzuak (oinarrizko zerbitzuak, administraritza, irakaskuntza; langileen % 29,2) dira. Aipagarri dira XVI. mendean berrituriko Salbatore parrokia eliza gotikoa, Santa Marina ermita eta zenbait oinetxe.  v  Historia. Bozue Txikia edo Billabonako elkarteari loturik egon zen. XVI. mendean zehar liskar batzuk izan zituen Billabonako herriarekin eta ondorioz Billabonako herritik bereiztea eskatu zion Legorretako herriak Filipe III.ari 1614. urtean. Hiri gutuna hurrengo urtean jaso zuen errege horren eskutik.