Lehár, Franz
Hungariar jatorriko musikagile austriarra (Komarno, Hungaria, 1870 - Bad Ischl, Austria, 1948). Orkestra militar bateko zuzendari zen eta mundu guztian ezagun egingo ziren operetak idatzi zituen: Die lustige Witwe (1905, Alargun alaia), Der Graf von Luxemburg (1909, Luxenburgoko kondea), Paganini (1925), Der Tsarévitch (1926) eta Das Land des Lachelns (1929, Irrifarren Herria).