Lederman, Leon Max
Estatu Batuetako fisikaria (New York, 1922). New Yorkeko Columbiako unibertsitateetan egin zituen fisikako ikasketak eta bertako irakasle izan zen 1951n. 1988an Fisikako Nobel saria jaso zuen, Melvin Schwartz eta Jack Steinberger fisikariekin batera, neutrinoen gainean egin zituen ikerketengatik.