Led Zeppelin
Britainia Handiko rock taldea, Jimmy Page-k 1968an sortua. Rock gogorreko talde ospetsuenetako bat izan zen 70eko hamarkadan. Kide hauek osatzen zuten taldea: Robert Plant (1948an jaioa), kantaria; Jimmy Page (1944), gitarrista; John Paul Jones (1946), baxu- eta teklatu-jotzailea, eta John Bonham (1948-80), bateria-jotzailea. 1968an argitaratu zuten Led Zeppelin lehen albuma. Geroztik arrakasta handiko beste disko batzuk ere grabatu dituzte: Led Zeppelin II (1969); Led Zeppelin III (1970); Led Zeppelin IV (1971); Houses of the Holy (1971); The Song Remains the Same (1976) eta In Through the Out Door (1976), besteak beste. Alkoholismoaren ondorioz Bonham hil ondoren, taldea banatu eta kide bakoitza bakarkako lanak egiten hasi zen. Geroztik bi aldiz bakarrik elkartu dira: onegitezko kontzertu batean, Filadelfian, 1985ean, eta Atlantic Records diskoetxearen 40. urteurrena ospatzeko, 1988an. Azken horretan, Jason, John Bonham zenaren semea, eseri zen baterian.