Lednev, Pavel Serafimovitx
Errusiar atleta (Gorki, gaur egungo Nizhni Novgorod, 1943). Pentlatoi arloko kirolaria da. Zazpi domina lortu zituen 1968 eta 1980 bitarteko Olinpiar Jokoetan. 1968an taldekako zilarrezko domina eskuratu zuen, eta 1972 eta 1980an, aldiz, banakako lehiaketetako urrezko dominak. Hiru aldiz hirugarren izan zen banakako pentatloian, eta beste behin bigarren. Horrez gainera, lau aldiz izan zen munduko txapeldun (1973-75 eta 1978 urteetan) bakarkako lanetan, eta bi aldiz (1973 eta 1974an) munduko txapeldun taldekakoetan, Sobietar Batasuneko taldearekin. Olinpiar Jokoetan bi urrezko domina irabazi bazituen ere, ez zuen inoiz 200 puntutara iristea lortu.
- Leda
- Ledea
- ledeburita
- Lederberg, Joshua
- Lederman, Leon Max
- Lednev, Pavel Serafimovitx
- Ledo
- Leduc, Paul
- Lee “Scratch” Perry
- Lee Teng Hui
- Lee, Ang