Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ledea

Nafarroako ekialdeko udalerria, Leireko mendizerraren oinetan, Irati ibaiaren ibaiadar txiki baten ezkerraldean (Zangozako merindadea). Mugak: iparraldean Irunberri eta Romanzado, ekialdean Zaragozako herrialdea, mendebalean Oibar, eta hegoaldean Zangoza. Garaiera, 443 m. 19,21 km2. 1999ko datuen arabera, 320 biztanle ditu (ledearrak). Udalerriaren hegoaldetik Aragoi ibaia igarotzen da Iratiko ibaiaren ura jaso ondoren. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusiak zerbitzuak (langileen % 50) eta industria (janari industria, kontserbak, eraikuntza; langileen % 36) dira. Nekazaritza garrantzitsua (garia, mahatsa, garagarra, ardi azienda; langileen % 14). Aipagarri dira XVIII. mendean zaharberritutako Ama Birjiinaren Jasokunde eliza (XVIII. mendeko erretaula barrokoa), XVI-XVII. mendeetako etxe armarridunak eta Ledeako herriaren irteeran dagoen erromatar egoitzaren hondakinak, III. eta IV. mendeetakoak.  v  Historia. X. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Ledeako herria. 1845ean udalerri bihurtu zen.