Lanusse, Alejandro Agustín
Argentinar militar eta politikaria (Buenos Aires, 1918 - Buenos Aires, 1996). Zalditeriako ofiziala zen. 1951n Perónen aurkako matxinada batean parte hartzeagatik atxilo hartu zuten, eta lau urtez egon zen espetxeratua. 1962 eta 1966an Frondizi eta Illia presidenteen aurkako estatu kolpeetan parte hartu zuen, eta 1968an armadako komandante buru izendatu zuten. Erregimen konstituzionalera itzultzearen aldeko baitzen, 1970ean Ongania presidente kargutik kentzea bultzatu eta 1971n, Estatu Nagusiko buru zela, Levinsgton ere kargutik kentzea agindu zuen. Urte berean Errepublikako Presidente izendatu zuten, eta Argentinako politika normalizatu ondoren, 1973an hauteskundeak deitu eta H. Cámpora hautagai peronistari itzuli zion boterea. Isabel Martínez de Perónen gobernua kargutik eraitsi zuen estatu kolpearen ondoren, administrazio irregulartasunak leporatu eta bi aldiz atxilotu zuten. 1983an Alfonsínen gobernuaren alde azaldu bazen ere, urte batzuk geroago Ménemen aurka aritu eta 15 egunez atxiloturik egon zen 1993an.
- lantzean
- Lantziego
- Lantziegoko hermandadea
- lantzoi
- lanugo
- Lanusse, Alejandro Agustín
- Lanuza
- lanuzte
- Lanza del Vasto
- Lanzarote
- Lanzas Agudas