Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lantzoi

iz. Arrain txikia, gorputz luzea, hondar azpira erraz sartzen dena (Ammodytes tobianus, etab.).  v  Lantzoi arrunta (Ammodytes tobianus). Gorpuzkeraz mehe luzexka, sardinaren koloretsukoa eta 14 cm inguru luzea dena. Egunaren parterik handiena hondar azpira sartua ematen du, eta gauez irteten da janari bila.  v  Lantzoi handia (Ammodytes edo Hyperoplus lanceolatus). 25 cm inguru luzea, bizkarraldea urdin berdexka eta sabelaldea zilarkara dituena. Muturraren atzean orban beltz bat du alde banatan. Oskoldun txikiak, harrak eta arrainkumeak jaten ditu. Europako Atlantiko aldeko itsasertzetan ibiltzen da.