Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lanzarote

Kanarietako uhartediko uhartea, Las Palmaseko herrialdean, Ozeano Atlantikoan. Fuerteventurako uhartearen iparraldean eta uhartediaren ekialdeko muturrean dago. 795 km2 eta 53.452 biztanle. Hiriburua: Arrecife (21.906 biztanle). Sumendien eraginez sortutako uhartea da eta, beraz, oso lur idor eta antzua du sail handietan, labak estalitako eremuetan bereziki. La Corona, Teguise, Timanfaya eta Ajaches dira bertako sumendi nagusiak. Fuego izeneko sumendiko zoruak, metro bateko sakonean, 100 °C-ko tenperatura du. Alegranza, Graciosa, Montaña Clara eta beste uhartetxo txiki batzuek inguratzen dute Lanzaroteko uhartea. Nekazaritzan (tipula, tomatea, pikuak eta mahatsa) eta arrantzan oinarritzen da ekonomia jarduera nagusia.