Landgrebe, Ludwig
Alemaniar filosofoa (1902 - 1991). E. Husserlen laguntzaile izan zen 1923-1930 bitartean, eta Esperientzia eta adimena (1939) liburuan maisuaren eskuizkribuak bildu eta argitaratzeaz arduratu zen. Praga, Kiel, Hanburgo eta Koloniako unibertsitateetako irakasle egon zelarik, hasieran, Husserlen azken garaietako pentsamoldeari zintzo jarraituz, “bizitzaren filosofiari” eta existentzialismoari aurre egin zien (Espirituaren zientziei buruzko Diltheyren teoria, 1928), baina gero Husserl eta Heideggerren “elkarrekiko osaeraren” beharra onartu zuen (Zer esan nahi du gaur guretzat filosofiak?, 1948; Fenomenologia eta metafisika, 1948). Ikuspegi berri horretatik aurre egiten die gizonak munduarekin eta historiarekin dituen erlazioen arazoei, eta ondorio espiritualista batera iritsi zen, gizona baino areago, pentsamendu metafisikoaren kategorietan sailka ezin daitekeen absolutu traszendentea dagoela aitortuz. Landgreberen beste lan batzuk dira: Orainaren filosofia (1952), Fenomenologiaren bidea. Hasierako esperientziaren arazoa (1963) eta Fenomenologia eta historia (1968).
- landertu, lander, landertzen
- landertze
- Landes
- Landetxa
- landetxe
- Landgrebe, Ludwig
- Landibar
- Landibarre
- lando
- landola
- Landolfi, Tommaso