lacrosse
iz. Kirol. Kanadako indiarren joko batean oinarritzen den kirola. Hamarna jokalariko bi talderen artean jokatzen da; jokalariek crosse izeneko makila luze bana erabiltzen dute, pilota menderatu, garraiatu eta jaurti ahal izateko behealdeko muturrean sare bat duena. Jokoarean helburua pilota arerioaren atean sartzea da. Lacrosse jokoa Olinpiar Jokoa izan zen 1904an eta 1908an.