Lachenmann, Helmut
Alemaniar musikagilea (Stuttgart, 1935). Luigi Nonoren ikasle izan zen Venezian. Lehenengo lanetatik bertatik joko instrumentalen modu desberdinen azterketa sistematikoa egin zuen, tradizionaletatik berezienetara: Souvenir (1959) orkestra txikirako; temA (1968), txirula, ahots eta biolontxelorako; Air (1969), perkusio eta orkestrarako. Jarrera horrek, gerra ondoko teknika instrumentalak eta elektroakustikoak sintetizatzeko borondatearen ondorio, soinua eta hotsa bateratzen dituen soinu unibertso bat osatzera eraman zuen. Lachenmann musikako edertasunaren ikuspegia berritzen saiatu da etengabe: Tanzsuite mit Deutschlandlied (1980) harizko laukote eta orkestrarako; Mugimendua (1984), musika tresna talderako; Allegro sostenuto (1988), klarinete, biolontxelo eta pianorako.