Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lacq

(Biarnesez, Lac). Frantziako hego-mendebaleko herria, Paueko hiriaren ipar-mendebalean, Paueko ibaiaren ertzean (Biarno, Pirinio Atlantikoak). 748 biztanle. 1951. urtean bertan aurkitu ziren gas hobiek garrantzi handia dute (200.000 milioi m3-ko erreserba; 24 milioi m3-ko ustiakuntza egunean; munduko gas hobi handienetakoa). Inguruko industria handiak Lacq-eko gasez hornitzen dira. Mourenxen hiri bat eraiki zen, Lacq-eko langileentzat.