Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

labrido

izond. Zool. Perziformeen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Bizkar-hegal bakarra, hortz sendoak, oso ezpain mamitsuak eta ezkata biribilak dituzte. Kolore bizikoak izaten dira. Mediterraneo itsasoaren eta Ipar itsasoaren kostaldean ibiltzen dira, azpi harritsua eta alga asko den lekuetan batez ere. Soinberak eta itsas belarrak jaten dituzte.